XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontu onen barri jakiteko Hondarrabia'ra aldatu bearrik ez nuen izan.

Nire emazteak (Hondarrabia'koa bera), Ondarru'n bereala ikasi zuen ango izkera; baiña kontu ontan lenean jarraitu zuen eta seme-alabak ere ondarrutar itz egin arren amaren bidea artu zuten.

Ola itz egiten ikasi zuten: . Au da, ondarrutar, hondarrabitar usai apur batekin.

Erri danetan zerbait gaizki itz egiten da euskeraz.

Erri batean ontan uts egiten da ta bestean artan.

Ta ontan edo artan gaizki itz egite joera orrek ere ematen die bere kutsua errietako izkerei.

Hondarrabia'ko izkerak ere ba ditu beste edozein erritakoak bezela okerrerako bere joerak.

Ta oietariko nabarmenen bat edo beste aztertuko degu.

Hondarrabitarrez, datiboan, DITen ordez NAU esaten da: .

Baina DIT esaten ez bada ere bere beste lagun guztiak esaten dira: .

Baiña, osagarri datiboa askokoa danean nola esan ori?.

Olakoetan NAU aditz-lagun pertsonalari ezin sartu dakioke bere askotasun erdizki edo atzizkirik.

Ezin esan daiteke ondorengorik: .

Ba da ori baiño irteera egokiagorik.

Datiboari dagokian askotasuna sartu ta kito; ZKI erdizkia sartu: .

Olaxe esaten da Hondarrabia'n.

Ta, DIT esan bearrean beti NAU esaten dalako datiboko aditz lagunaren ordez akusatibo pertsonala esateko joera dagoanik ez dezagun uste izan.

Alderantzira geiago egiten da; aditz pertsonalaren tokian datibokoa esatea geiagotan gertatzen da.